XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zuberoako Forua: Olha erakundea agian XVI. mendean izango zen, orduan Zuberoako Foruan cayolar eskubideak, olakoak alegia, kodetu egin baitziren

Europako artzain-erakundeen adibide gisa hartuz gero, ola oso bestelakoa da Greziako iparmendebaldean Sarakatsani-n transhumantzian aritzen diren artzainek eratutako konpainia edo stani deitutakoekin (Campbell 1964).

Stani delakoan ez bezala ola korporazio iraunkorra da, nolabaiteko ezkontidetza 2. Alpeetako ezkontide eskubidedun izenekoarekin du antza eta, honetaz, besteak beste, Frield-ek dihardu geroago aipatzen den Kippel-i buruzko obran, gizartean nortasuna eta antolaketa formala dituena.

Antolaketa horren arabera zehazten dira artzainen arteko harremanak eta txandaka bereganatzen dituzten artzain-eginkizunak.

Gizonezkoek baino osatzen ez duten gizartea da eta bere oinarriak elkarlana, auzolana eta kideak elkarrekin ongi konpontzea dira.

Elkarlana eta liskarrik eza dira nagusi Santa-Graziko etxeei dagozkien olen arteko harremanetan.

Ardiak lapurtu, lapurretak salatu edo liskar larri eta iraunkorrik izan deneko kasu bat bera ere ez dut ezagutzen.

Elkarren arteko konponezinak, ordea, izaten dira, talde bakoitza bere gaztez, artalde amankomunaz, txabolaz eta inguruko mendietan gozatzen duten bizimoduaz oso harro daudelako.

Artzainak biltzen direnean norberak gogoz goratzen ditu bere elkarteko merituak, eta ni neu behin baino gehiagotan izan nintzen horren lekuko: Zein olak du ikuskizun ederrena?

Gureak, ezta?